Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Martxoak 26

Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko foru legea aldatzea onetsi dute

2013ko testua berreskuratzen da, behar berezirik gabeko 0-2 urteko Espainiako adingabekoak adoptatzerakoan seme-alabarik ez duten familia-unitateei eman zitzaien lehentasun zuzena ezabatzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta PPN parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko martxoaren 14ko 3/2014 legea aldatzen duen foru legea onetsi du gaur.


Irakurketa bakarrean izapidetu den eta Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta atxiki gabekoek bultzatu duten legearen xedea da 2014an egin zen aldaketa indargabetzea hartara, sortu diren interpretazio arazoak saihesteko, eta 2013ko idatzia berreskuratzeko, zeinak zuzenean eta trantsizio eperik gabe ezabatzen duen seme-alabarik ez duten familia-unitateei behar berezirik ez dituzten 0-2 urteetako adingabekoei estatu mailan adoptatzeko eman zaien lehentasuna.


Gaur onetsi den aldaketarekin, 2013ko martxoaren 14an Osoko Bilkurak onetsi zuen berdinarekin, ez da hasitako espedienteen lehentasun hurrenkera aldatzen, halako moduz non araua indarrean sartzerakoan (NPAOn argitaratu eta biharamunean) adoptatze-zerrendetan inskribatuta zeuden pertsonek momentu horretan zeukaten lehentasun-hurrenkera eta eskubidea mantenduko duten.

2014ko martxoaren 13an onetsi zen legearen aldaketak bi urtera mugatzen zuen legea indarrean sartzerakoan Nafarroako Adopzioen Erregistroan inskribatuta zeuden eta eskumena duen organoak arrazoi psikologiko eta sozialengatik egokien deritzen seme-albarik gabeko familien lehentasuna.


Epe hori bukatuta edo indarrean dagoen araudiak aurreikusten duen ezein arrazoirengatik espedientea artxibatuz gero, adingabekoak adoptatzeko lehentasun hurrenkera Nafarroako Adopzioen Erregistroan eskaintza inskribatutako dataren arabera ezartzen zen.


3/2014 legeak sortu zuen interpretazio arazoa da ez dela argi geratzen bi urteko epe hori 2013an edo 2014an onetsi zen lege aldaketatik aurrera aplikatzen zen.
2013ko martxotik indarrean dagoen legearen testua berreskuratzearen xedea da adopzioa adingabearentzako “ingurumen eta inguru familiar egokiena lortzeko” tresna egokia bihur dadin da, eta ez “haurrari seme-alabarik ez duen familia bati emateko”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 40. zk., 2015-03-17koa)