Hezkuntza Departamentua ikuskari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatze aldera deialdi bat onets dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur, zeinaren bidez “Nafarroako Arartekoaren iradokizunari jarraikiz”, Hezkuntza Departamentua premiatzen du “deialdi bat onets dezan, ikuskatzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatze aldera, aurrerantzean sor daitezkeen beharrizanei aurre egiteko”.
Zioen azalpenean, Bildu, Aralar-Nabai eta I-E parlamentu-taldeek bultzatutako mozioak ikuskaritzari dagokionez departamentua aplikatu beharreko arauan exijitzen diren “berdintasun, meritu, gaitasun eta publizitate printzipioak” kontuan hartzera dei egiten zuen eta 2009ko deialditik eratorritako zerrenda “orain dela bi ikasturte agortuta” dagoela oroitarazten zuen.
· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 112. zk., 2012-12-21ekoa)