Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Ekainak 16
Hezkuntza Departamentua premiatzen da tokiko eskolatze batzordeen osaera, antolaketa eta eginkizunak alda ditzan
Hezkuntza Batzordean onetsia. 2021eko ekainaren 16an
Nafarroako Gobernua premiatzen da alda ditzan Tokiko Eskolatze Batzordeei buruz apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuan islaturik agertzen ziren osaera, antolaketa eta eginkizunak, eta berriro ere arautu ditzan maiatzaren 9ko 40/2011 Foru Dekretuan agertzen ziren modu berean.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Suma, EH Bildu eta I-Eren aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta PSNren aurkako botoarekin.
Podemos-Ahal Duguk ez du bilkuran parte hartu.