Hezkuntza graduetako ikasleek "Demokrazia batean bizi gara?" izenburupean eztabaida egin dute Parlamentuan
Bederatzi batzordetan banatuta, Hezkuntzako lehen mailako ikasleek euren hausnarketak aurkeztu dituzte Osoko Bilkuren aretoan, instituzioa herritarrei gerturatzeko ekimen baten baitan
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuren aretoan "Demokrazia batean bizi gara?" titulupean eztabaida bat burutu dute Nafarroako Unibertsitateko Lehen Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Pedagogiako Magisteritzako graduetako lehen mailako ikasleek.
Concepción Navalek, Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultateko Dekanoak gidatu du eztabaida, eta azaldu du ekimen honen helburua "erakundea herritarrei gerturatzea dela eta balio demokratikoak sustatzea. Eztabaida honek parte hartze soziala indartzeko hausnarketa esparrua izan nahi du".
Eztabaida hiru galdera hauetan oinarritu da: zer da demokrazia eta zeintzuk dira protagonistak? zein da gizarte batean herritarren parte hartzea sustatzeko giltza? eta ze ondorio du unibertsitateko ikasle batek egiten duenak biztanleriaren promozioan?
Ikasleek, bederatzi batzordetan banatuta, hiru afera hauek landuta zituzten lehenagotik, eta gaur batzorde bakoitzeko ordezkari batek ondorio eta hausnarketak azaldu ditu.
Nafarroako Unibertsitateko irakasleak diren Arantza Albertosek eta Elena Arbuések balantze bat egin dute eta ikasleen hausnarketen inguruko ondorioak atera dituzte.
Ikasleen hitz hartzee ondoren, eztabaidan izan diren talde parlamentarioetako eledunek landutako gaien inguruko iritzia adierazi dute eta ikasleek galdera batzuk egiteko aukera probestu dute.
Bertaratu diren parlamentariak izan dira Carlos García Adanero (UPN), Begoña Ganuza (UPN), Koldo Martínez (Geroa Bai), Miren Aranoa (EH Bildu), Conchi Ruiz (PSN) eta Javier García (PPN).