Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Urtarrilak 25

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa premiatzen da DBHko Balio Zibikozko eta Etikozko Hezkuntzaren eta Geografia eta Historiaren irakasgaietan sar ditzan gure herriko oroimen historiko eta demokratikoari buruzko hezkuntza-edukiak

Legebiltzarrak Iruñeko 1978ko Sanferminetako gertaerak errepasatzen dituen Unitate Didaktikoa ‘Oroimenezko Eskolak’ proiektuan sartzea babesten du

Hezkuntza batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta PSNren abstentzioekin, zeinaren bidez Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa premiatzen da “DBH-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Balio Zibikozko eta Etikozko Hezkuntzaren eta Geografia eta Historiaren irakasgaietan sar ditzan gure herriko oroimen historiko eta demokratikoari buruzko hezkuntza-edukiak”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Hezkuntza Departamentuari eskatzen dio “Iruñeko 1978ko uztaileko gertaerak berrikusten dituen Unitate Didaktikoa Oroimenezko Eskolak proiektuan sar dezan”. Atal hori Geroa Baik aurkeztutako eta ekimenaren titularra den I-Ek onartutako gehitze-zuzenketa baten ondorioa da. 

 

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak sustatutako ebazpenak DBHko gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen Errege Dekretuaren zirriborroan atzemandako “isiluneak eta omisioak” zuzentzeko deia egiten du; bertan, “funtsezko kontuak” alde batera uzten dira, hala nola “II. Errepublika, diktadura, gerra zibila, errepresio frankista edo borroka antifrankista”.

 

Horri dagokionez, proposatzaileak “erakundeen arduragabekeriaz” hitz egiten du, eta edukizko “gabezia” horiek “frankismo soziologikoa eta neofaszismoaren egungo hazkundea bultzatzen dituen eskola-oroimenaren” oinarrian kokatzen ditu.

 

Patricia Fanlo (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Pedro González, Ángel Ansa, Isabel Olave, Alberto Bonilla, Elena Llorente, Iñaki Iriarte (Navarra Suma T.P.), Jorge Aguirre, Inma Jurío (PSN T.P.), Jabi Arakama, Ana Ansa (Geroa Bai T.P.), Bakartxo Ruiz, Patricia Perales (EH Bildu T.P.), Ainhoa Aznárez (F.P.E. Podemos-Ahal Dugu) y Marisa de Simón (I-E T.P.M.).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (69. NPAO, 2021-05-25ekoa)