Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Azaroak 14

Hezkuntzako kontseilariak eginiko kudeaketa arbuiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Argudio gisa aipatzen ziren hezkuntza publikoarekiko interes falta eta utzikeria eta sexuaren arabera bereiten dituzten ikastetxeak ituntzea debekatzen duen legea ez betetzea

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, Parlamentua “José Iribas Hezkuntzako kontseilariak eginiko kudeaketa politikoki arbuiatzera” premiatzen duen mozioa bazter utzi du gaur.

Zioen azalpenean, Izquierra-Ezkerrak bultzatu duen ebazpenak gaitzesten du legea “esplizituki urratzea”, izan ere, gobernuak sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeei itunak luzatzeko ahalmena du, beti ere legea eman baino matrikulatutako ikasleek “jarraitzeko bermea” izan dezaten, baina, “ez du inola erregimen hori mantentzea bermatzen 2013/14 ikasturtean eskolatutako kasuan”.

Proposatu duen taldearen arabera, jokabide hori ez dator bat hezkuntza publikoaren garapen eta hobekuntzarekiko “utzikeria eta interes falta” etengabearekin, zeina zehazten den “finantzaketa eskasean” eta “irakaskuntza sistema publikoaren bidezko hezkuntzaren helburuei erantzuten ez dien eskola-antolamendu” batean.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2013-06-24koa)