Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Apirilak 29

Hezkuntzaren Aldeko Mundu Ekintza Astearen ekitaldi zentrala eginen da ostiralean Parlamentuan

Madre Coraje GKEk antolatuta, Hezkuntzaren Aldeko Mundu Ekintza Astearen ekitaldi zentrala eginen da Parlamentuan ostiral honetan, hilak 30 (10:00etan Osoko bilkuren aretoan).

 

Ekitaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera, eta ondoren Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak hartuko du hitza.

 

Elena Zunzunegui eta Unai Zabaleta Hezkuntzaren Aldeko Mundu Ekintza Astearen antolaketa taldeko kideek hitz egin ondoren, honako ikastetxe eta elkarte hauetako ordezkariek hartuko dute hitza: El Molino Hezkuntza Bereziko Zentroa, Lantxotegi Elkartea, Hazialdea Elkartea, La Presentación FESD Ikastetxea, Eunate BHI, Miravalles-El Redín Ikastetxea, Paderborn – Víctor Pradera Ikastetxe Publikoa, Carlos III.a Ikastetxe Teknikoa, Jesuitinak Ikastetxea.

 

Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Partaidetza eta Gazteria zinegotzi Fernando Sesmaren hitzaldiaren ostean, Hezkuntzaren aldeko Mundu Ekintzako Astearen manifestua irakurriko da.