Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Martxoak 10

Hezkuntzaren aldeko Mundu-Kanpainiaren ordezkariei harrera egin die Unai Hualdek

Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea aurkeztu dute, kalitatezko hezkuntzarako eskubidea benetakoa eta eraginkorra izateko helburua duen kontzientziazio kanpainia

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpainiaren ordezkaritza bati harrera egin dio gaur goizean. Madre Coraje elkartearen ordezkari gisa Unai Zabaleta eta Natalia Iriarte etorri dira eta Fabre Fundaziotik, berriz, Elena Zunzunegui.

 

Zabaleta, Zunzunegui eta Iriartek bilkuran kanpainia honen helburuak azaldu dizkiote lehendakariari, zeinak, FABRE fundazioak, FISC Nafarroak eta Madre Coraje elkarteak elkarlanean antolatuta, Nafarroa osoan 40 ikastetxe baino gehiagorekin lan egiten duen hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa izateko eskubidea bermatzeko munduko alde guztietan eta pertsona guztientzat.

 

Apirileko azken astean, HMK-k Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) antolatzen du, non “kanpainako kideok elkarrekin lan egiten dugun, ordezkari politikoak, hezkuntza komunitatekokideak, komunikabideak eta, oro har, gizartea ohartarazteko, kalitatezko hezkuntzarako eskubidea benetakoa eta eraginkorra izan dadin”.

 

Unai Zabaletak azaldu duenaren harira, kanpainiak hiru ardatz nagusi ditu: batetik, "ikasleak eta irakasleak hezkuntzarako eskubideaz sentsibilizatzea eta honen inguruko formazioa eskaintzea", bestetik, "gizarte-mobilizazioa sustatzea, herritarren parte-hartzerako eskubidea erabiliz, eta, azkenik, politikoki eragitea, non ikasleek beren ordezkari politikoei eskatzen baitiete hezkuntzarako eskubideari buruzko konpromisoak bete ditzatela munduko leku guztietan, hezkuntza ekitatibo, inklusibo eta kalitatezkoan oinarrituta".

 

HMKren ordezkaritzak gaurko bilkura azken helburu honen baitan sartu du, eta iragarri du datorren apirilaren 21ean Parlamentuko Hezkuntza batzordearen lan-bilkura batean parte hartuko duela. Era berean, Lehendakariari elkarlanean ekitaldi bat egiteko proposamena ere luzatu dio.

 

Hezkuntzaren aldeko Mundu-Kanpaina nazioarteko koalizioa da, 2000. urtean sortua, eta GKEek, hezkuntza-arloko sindikatuek, ikastetxeek eta gizarte-mugimenduek osatzen dute. Estatuek sinatutako nazioarteko konpromisoak osorik bete daitezela eskatzeko mobilizatzen da, munduko pertsona guztiek kalitatezko hezkuntza jaso ahal izatea bermatzeko.