Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Maiatzak 22

Hipotekari buruzko legea aldatzeari buruzko proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Asmoa Eliza Katolikoari haien jabetza sinestamenduen bidez ondasun higiezinak inmatrikulatzeko eskumena ezabatzea da, konstituzioaren kontrakoa baita

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, Hipotekari buruzko Legearen 206. artikulua aldatzeari buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.


Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen lege proposamenaren xedea da elizaren titulartasuneko ondasun higiezinak inmatrikulatzea errazte aldera, Eliza katolikoa Estatuarekin, Probintziarekin, Udalerriarekin eta Eskubide Publikoko Korporazioekin parekatzen duen eskumena ezabatzea da.


Zioen azalpenean, proposatu duen taldeak eskumen hori “salbuespenezkoa eta konstituzioaren aurrekoa” izateaz gain, “Estatuaren izaera akonfetsionalarekin bat ez datorrela” dio, “botere publikoek berez dituzten funtzioak eta konfesio erlijiosoak berezko dituen zereginak nahasten” baititu.


Horregatik, konstituzioaren aginduak “lehengoratze” aldera, apezpikuei haien sinestamenduen bidez Eliza Katolikoaren jabetzako ondasunak ziurtatzeko eskumena kentzea defendatzen da, horretarako behar den “autoritate publikorik ez izateagatik”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 42. zk, 24-03-2014koa)