Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Urtarrilak 23

Hiri garraioari buruzko legea aldatzen dituzten bi proposamenak aintzat hartzea onetsi dute

I-Eren eta sozialisten ekimenek gobernuak zerbitzuaren finantziazioan duen erantzukizuna % 80ra eta % 65era igotzen dute, hurrenez hurren

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, PPNren abstentzioarekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, Iruñerriko Bidaiari-garraio Erregularrari buruzko ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legea aldatzeari buruz Izquierda-Ezkerra eta Socialistas de Navarra parlamentu-taldeek aurkeztu dituzten bi foru lege proposamenak aintzat hartzea onetsi du gaur.

Izquierda-Ezkerrak aurkeztu duen proposamenaren xedea lege horren 8. artikulua aldatzea da, era horretan, Hiri Garraioaren Plana luzatzea Iruñerriko Mankomunitatearen titulartasunaren mende dagoen zerbitzuaren defizita asetzeko nahikoa ez izatea aurreikusten da. Plan horretan Gobernuaren eta udalerrien ekarpenak jasotzen dira, kasu horretan Nafarroako KPIaren arabera eguneratuko direnak.

Kasu horretan, eguneraketarekin Iruñerriko garraioaren zerbitzuaren kudeaketa, egun TCC enpresak egiten duena, estaltzen ez bada, “defizita proportzionalki banatuko da Nafarroako Gobernuaren eta udalerrien artean”.

Gainera, gaur egun 2011-2012 aldirako indarra duen planaren ordez Eskualdeko Hiri Garraioaren Plan berria onesten ez den bitartean, Nafarroako Gobernuak aurreikusitako kudeaketa-defizitaren % 80 jarriko du eta udalek gainerako % 20a jarriko dute, eta udalen ekarpen hori 2012an egin dituzten ekarpenen araberako proportzioan banatuko da udalen artean.

Planifikaziorako tresna den aldetik, Iruñerriko Mankomunitatearen betebeharra izango da Iruñerriko Hiri Garraioaren Plana bultzatzea, hiri garraioaren batzordearen bidez; gobernuaren eta mankomunitatearen ordezkaritza parekidea izango du eta Nafarroako Gobernuak onetsi beharko du.

Sozialisten proposamena ere batzordera

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duen proposamenaren xedea tarifen diru-sarrerek edo zerbitzuari dagozkion beste irabazkinek asetzen ez duten finantzazioaren kostuen banaketa aldatzea da, halako moldez non zenbateko horren % 65a Foru Administrazioak ordaindu beharko duen eta gainerako % 35a udalek.

Gainera, berariaz Mankomunitateari esleitzen zaio zerbitzua “kudeatzeko eta ordenatzeko” konpetentzia, era horretan, Iruñerriko Hiri Garraioaren Plana onesteko Gobernuaren aginpidea kenduz, soilik Mankomunitatearen esku geratuz, beste eduki batekin.

Baieztatzen denez, plan horrek garraiobide publikoarentzat lehenesten diren ibilbide eta bide-sareak egiaztatuko ditu eta zerbitzuaren etorkizuneko planifikazioari begira egoki irizten diren aldaketak proposatuko ditu.

Ildo horretan, udalek garraiobide publiko “eraginkor, efiziente eta eskuragarriak” sustatu eta bultzatu beharko dituzte espazio eta elementuen erreserba zein diseinu egokiak barne hartuko dituen hiri-planifikazio egoki baten bidez.

Eskualdeko hiri garraioa (TUC) Iruñeko udalaren hiri garraiorako zerbitzua ematea, kudeatzea eta finantzatzea, COTUPek betetzen zuena, eta Foru Komunitateko Administrazioaren hiriarteko garraioaren zerbitzuak,gehien bat Montañesak betetzen zituena, bateratzetik sortu zen; 1999tik aurrera bi zerbitzuak batzen dituen 8/1998 Foru Legea promulgatu aurretik.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 132. zk., 2013-11-15ekoa)