Noiz argitaratua Asteartea, 2015.eko Martxoak 17

Hitzarmen Ekonomikoari buruzko II. Mintegiaren amaiera

Merinok une honetan Arbitraje Batzordeak ikuskatzen ari direla dio eta Cayonek organo horren jarduteak sortzen dituen zalantza eta ñabardura ugariak azpimarratu ditu

Parlamentuak Hitzarmen Ekonomikoari buruzko II. mintegiaren hirugarren eta azken saioa egin du gaur arratsaldean, Parlamentuak eta Nafarroako bi unibertsitateek antolatu duten hiru hitzalditako zikloa, zertarako eta, xede horrekin sinatu duten ituna burututa, Nafarroako Foru Komunitatearen finantza- eta zerga-erregimenen azterketa konparatua sustatzeko.


Moderatzailea Fernando de la Hucha Celador izan da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko finantza eta tributu zuzenbideko katedraduna. Saioa Hitzarmen Ekonomikoaren esparruan istiluak konpontzea gaiari buruzkoa izan da, eta Antonio Cayon Galiardo finantza eta zerga zuzenbidean katedradun eta Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeko lehendakaria eta Isaac Merino Jara finantza eta zerga zuzenbidean katedradun eta Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeko kidea izan dira gaia landu dutenak.


Fernando de la Hucha Celador izan da gaia aurkeztu eta testuinguruan jarri duena, alegia Hitzarmen Ekonomikoaren esparruan istiluak konpontzea. Batez ere Arbitraje Batzordeaz aritu da, “istiluak konpontzeko organoa, 1927an sortu zen arren Nafarroan 2004/5 arte abian jarri ez zena”.


Antonio Cayonek, Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeko lehendakariak, Arbitraje Batzordearen ezaugarriez eta prozeduraz mintzatu da, “oro har, ezagutzen ez den organo bat, zalantza eta ñabardura asko sortzen dituena”.


Testuinguru horretan, Cayonek adierazi duenez, hainbat zerga sistema egoteak esan nahi duena da beharrezkoa dela “koordinatzea, esparruak mugatzea eta istiluak konpontzeko mekanismoak aurreikustea, arauak eskumenen banaketak baizik ez direlako eta aplikatzen direnean arazoak sortzen direlako. Nafarroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Arbitraje Batzordeak, hurrenez hurren, Hitzarmenaren eta Itunaren atzean dagoen hitzarmenaren ezaugarriei erantzuten diete”.


Horren karira, Cayonek ohartarazi duenez, istilua zerga sistemarekin doa, haren teknizismoarekin, horregatik “aukeratzen den tresna aukeratuta, desadostasunak sortzen dira. Arbitraje Batzordeek zuzenbideko arbitraje bat eskaintzen dute. Desadostasuna, bat ez etortzea alderdiak ados jartzen diren unean amaitu egiten da, hau da, Hitzarmenaren edo Itunaren aplikatzetik sortzen diren istiluak desagertzen direnean”.


Amaitzeko, haren “independentzia organikoa eta funtzionala” aipatu ondoren, Cayonek azpimarratu du ezen organoa administratiboa ez den arren, Arbitraje Batzordeen ekintzei Auzitegi Goreneko administrazio auzien salan helegitea jar dakiekeela.


Isaac Merinok, Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordearen kideak, Hitzarmenaren eta Itunaren eta Eskualde Komunaren arbitraje batzordeak ezberdindu ditu, lehenengo biak “independenteak” dira, baina azkenekoa “ministerio baten mende dago, Ekonomia eta Ogasuneko Ministerioaren mende hain zuzen”.


Osaerari dagokionez, Merinok adierazi du “Hitzarmenaren eta Itunaren Arbitraje Batzordeen hiru kideak adostasunez izendatzen gaituzten bitartean, Eskualde Komuneko batzuk haien autonomia erkidegoek izendatzen dituzten, eta horrek ñabardura politikoa ematen die. Gainera, haien ebazpenak Auzitegi Nazionalean hel egin daitezke, eta ez Auzitegi Gorenean”.


Amaitzeko, Merinok adierazi duenez, “une honetan Arbitraje Batzordeak ikuskatzen ari gara, eta ez da behin betikoa izango, iraganean ere izan ez zen moduan, 1981 eta 2002 artean aldaketak egin baziren ere”.