HMEI indizearen araberako hipoteken jarraipena egin dezan Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena
Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko irailaren 19an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatuaren iritzia jakitera eman zenetik auzi-kopuruak gora eginen duela aurreikusi denez, HMEIaren erreferentzia duten hipoteken jarraipena egin dezan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak haiei buruzko epaia emateke dagoen kasuetan.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio behar diren baliabideak jar eta erabil ditzan Nafarroako gizartearen informazio- eta aholku-beharrei erantzuteko, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren balizko epai bati begira, epai horrek ekar bailezake erabakitzea jokaera oker bat egon dela, hau da, gardentasunik ez dela egon hipoteken kontratazioan.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsia.