Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Maiatzak 9

III. Errepublikarako bidea egiteko prozesu konstituziogile bat sustatzera premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Estatu ereduari buruzko erreferenduma eskatzen zuen eta 78ko Konstituzioak "Francoren diktaduraren ondorengo zuzena den" monarkia bat inposatu zuen modua arbuiatzen zuen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko parlamentariek haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinak defendatzen zuen “III. Errepublikarako bidea egiteko prozesu konstituziogile bat bultzatzea, Espainiako Konstituzioko 166. artikulutik 169.era bitartekoetan aurreikusitako tresna demokratiko eta baketsu guztiak baliatuta”.

Bazter utzitako mozioak bigarren idatz-zati bat zuen zeinaren helburua zen “egungo estatu-eredua agortuta dagoela deklaratzea, eta herritarrei dei egitea Konstituzioaren erreforma eta erreferendum bat eska ditzaten, herritarrak izate aldera demokratikoki eta espresuki erabakiko dutenak zer estatu-eredu nahi duten Espainiako Estaturako”.

Bildu-k hala eskatuta hirugarren idatz-zati bat gehitu da, ekimenaren titular diren Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek onetsi arren bazter geratu dena. Idatz-zatiaren xedea zen “proiektu demokratiko oro defendatzeko eta gauzatzeko aukera bermatzea, independentzia barne, administrazioaren antolaketa eredua edozein izanik ere”.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu du in voce, mozioa sustatu dutenek bazter utzi dutena, zertarako eta “gure lurraldean trantsizio politikoa ahalbidetu zuen Estatu eredua osatu zuten printzipio errepublikarren balioak azpimarratzeko”. Ildo horretan, zehazten zenez Estatu eredu horrek “zentzua izango du eta herritarren babesa jasoko du soilik” aipatu printzipioak “errespetatu eta defendatzen dituen heinean”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabeko parlamentariek bultzatutako mozioak azpimarratzen zuenez “eskubide eta askatasun demokratikoen defentsa eginen bada, esparru politiko eta errepublikar bat ezarri beharra dago, ezinbesteko tresna delako gure Estatua osatzen duten herrien eta nazioen autogobernu edo autodeterminazio eskubidea ziurtatzeko”, eta “eskubide sozialak egiaz garatzeari kapitalismoak ezarritako mugak gainditzeko tresna ere badelako”.

Proposatu dutenek “gizarteak Estatu ereduari buruz duen iritzia eman dezan” eskatzen zuten eta “1978ko Konstituzioak Francoren diktaduraren ondorengo zuzena den monarkia bat herritarrei inposatu zien modua” arbuiatzen zuten.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 42. zk., 2013-04-23koa)