Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Maiatzak 8

Ikasleek euren artean errespetua izateko konpromisoa hartu dute, baita generoa, arraza, jatorria edo erlijioaren inguruko bereizkeriarik ez egitekoa

Iruña eta San Adriango hirurogeita hamar ikasle izan dira gaurko Osoko Bilkurako protagonistak, indarkeria eta haurren bazterketa saihesteko orduan konfiantzak duen balioaren inguruko eztabaidan

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznarez Igarza, Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontseilaria, Miguel Laparra Navarro eta Aldeas Infantiles SOS erakundeko lehendakaria, Pedro Puig Pérez gaur Parlamentuan burutu den Osoko Bilkurako partaide izan dira, non ikasleek konfiantzak indarkeria eta haurren bazterkeria saihesteko duen balioaren inguruan eztabaidatu duten, izaera dibulgatzailea izan duen bilkuran. Diputatuak egun batez ekimena, Abraza tus valores hezkuntza programaren barruan dago.

 

Aldeas Infantiles SOS erakundeko Lehendakariak, Pedro Puig Perezek, Ganbera nafarrari eskertu dio “proiektu honekin lankidetzan hogei urte daramatzalako, hazkunde pertsonalarekin zerikusia duten balio batzuen inguruko hausnarketak zabalduz eta sorraraziz,” eta balio hauek lantzeko beharra azpimarratu du, aurtengo kasuan, iazkoak indartuz, errespetuan eta elkarbizitzan bizitzeko.

 

Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeak parte hartu du, eta bertako eledun izan diren Inés Abrisqueta eta Leyre Vesperinasek klasean konfiantzaren gaia landu ondoren ateratako ondorioak aipatu dituzte. Norberarengan konfiantza izateak dituen onurak azaldu dituzte, baita besteengan, familia eta lagunengan konfiantza izateak. Gainera, konfiantza ezak dakartzan ondorioak ere aipatu dituzte.

 

San Adriango Alfonso X el Sabio ikastetxeko eledunek, Claudia Jiménez eta Naira Lopezek baieztatu dute konfiantza gauzak ongi ateratzeko oinarrizkoa dela. Aurrekoan gisan, norberarengan konfiantza edukitzearen abantailak kontatu dituzte, baita familiarengan, lagunengan eta munduarengan konfiantza izateak ere.

 

Diskurtsoaren ondoren, lau eledunek proposamen sorta bat eskaini dute eta bozketa txanda ireki da. Diputatu gaztetxo guztiak hautetsontzitik pasa dira beren gustukoena bozkatzeko eta hautatutakoa betetzeko konpromisoa hartzeko.

 

Proposamen bozkatuena hirugarrena izan da: "Konpromisoa hartzen dugu munduan gerrarik egon ez dadin eta munduko hiritar guztiek gure artean errespetua izan dezagun eta ez ditzagun kontuan izan generoa, arraza, jatorria edo erlijioa".

 

Nafarroako Parlamentuan ospatu den haurren Osoko Bilkura honekin, Aldeas Infantiles SOS erakundeak ikasturte honetako Egun batez diputatuak ekitaldia ospatu du, eta erkidego guztietako Parlamentuetan ospatuko dute. Ekimen honekin haurren gizartean parte hartzeko eskubidea sustatu nahi dute.

 

11:00etan hasi den ekitaldi honetan hurrengo parlamentarioek hartu dute parte: Virginia Alemán (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Mónica Domenech (UPN) eta Javier García (PPN). Ekitaldiaren moderatzaile izan dira Mª del Mar Líndez, Aldeas Infantiles SOS erakundeko Haurtzaroa, Gazteria eta Familia esparruko zuzendaria eta Gracia Escudero Macías, Aldeas Infantiles SOS erakundeko prentsa arduraduna.

 

Aldeas Infantiles SOS

 

Nazioarteko erakunde pribatu bat da, haurtzaroaren laguntzan lan egiten duena, irabazi asmorik gabe, interkonfesionala eta norabide politiko guztiengandik independentea, 1949an Imst-en (Austria) sortua eta egun 134 herrialdetan presentzia duena.

 

Euren lana haurren garapenean oinarritzen da pertsona burujabe eta gizarteratu bat bihurtzen den arte. Biktima ahulak indartzeko lan egiten du, euren seme-alabak era egokian hez ditzaten; gurasoen babesik ez duten haurrak babesten ditu, familia esparru babesle bat eskainiz maitatuak eta errespetatuak senti daitezen, eta gazteak laguntzen dituzte independentzia eta nagusitasunera iritsi arte.