Ikasleen Gurasoen Espainiako Konfederazioak antolatuta, ‘Familiak eta ikasleak: positiboa bizikidetzan’ jardunaldia eginen da asteburu honetan Nafarroako Parlamentuan
Ongizate emozionalarekin, osasun mentalarekin edo ulermenarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dituen jardunaldiari Unai Hualdek eta Pilar Alegríak emanen diote itxiera
Larunbat honetan, irailak 28, Ikasleen Gurasoen Espainiako Konfederazioak antolatutako IV. jardunaldiak hartuko ditu Nafarroako Parlamentuak. Eztabaidarako eta hausnarketarako foro estatala da, eta, Familiak eta ikasleak: Positiboa Bizikidetzan izenburupean, ongizate emozionalarekin, osasun mentalarekin edo ulermenarekin zerikusia duten gaiak jorratuko ditu.
Jardunaldien inaugurazioan (9:30, Erabilera Anitzeko Aretoa) María Capellan Ikasleen Gurasoen Espainiako Konfederazioko presidenteak eta Antonio Amante Ikasleen Elkarteen Estatuko Konfederazioko presidenteak ere hartuko dute hitza.
Segidan, bi ponentzia eskainiko dira. Lehena (10:45) "Osasun mentala eta bizikidetza positiboa" izango da, Borja Rodríguez psikologo, terapeuta eta dibulgatzailearen eskutik. Bigarrena (11:30) Nélida Zitegui pedagogoak eta bizikidetzan adituak eskainiko du "Elkarbizitza lehentasun gisa" gaiari buruz.
Larunbateko jardunaldiaren itxiera Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak (12:00) eta Pilar Alegría Hezkuntza, Heziketa, Lanbide eta Kirol ministroak egingo dute.
Familiei, ikasleei eta bizikidetzari buruzko IV. Jardunaldiari igandean emanen zaio itxiera, ondorioak adostu eta azken txostena prestatu ondoren. Bigarren saio hau Parlamentutik kanpo eginen da.