Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 25
Indarkeria desberdinen biktimen arteko mahai-ingurua astearte honetan Parlamentuan
'Entzunaz bizikidetza eraiki' izenburupean, Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak ETAren biktima den Robert Manrique eta Mikel Zabalzaren arreba Idoia Zabalza bilduko ditu
Astearte honetan, hilak 26, Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako Hitzorduak jardunaldia ospatuko da Parlamentuan. 'Entzunaz bizikidetza eraiki' izenburupean,mahai baten inguruan bilduko dira Robert Manrique ETAren biktima eta Idoia Zabalza, Mikel Zabalzaren arreba. Mikel Zabalzaren gorpua orain dela 34 urte Endarlatza errekan agertu zen, Intxaurrondoko kuartelean Guardia Zibilak atxilotuta egon ostean.
Saioari (18:00 Osoko Bilkuren aretoan) Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak emanen dio hasiera. Mahai-inguruaren moderatzailea Fernando Rey izanen da.