Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Urriak 7

Indarkeria desberdinen biktimen arteko mahai-ingurua ospatuko da ostegun honetan Parlamentuan

Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak antolatu du ‘Entzunaz bizikidetza eraiki’ izenburupean

Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta Hitzorduak ekimenaren saio berri bat ospatuko da ostegun honetan, hilak 8, Nafarroako Parlamentuan. ‘Entzunaz bizikidetza eraiki’ izenburupean, mahai baten inguruan bilduko dira María Jauregi, Naiara Zamarreño ­–ETAren biktimak–, Belén Zabala ­–Guardia Zibilaren biktima– eta Olatz Etxabe ­–Triple Aren biktima­–.

 

Saioari (18:30 Osoko Bilkuren aretoan) Inma Jurío Nafarroako Parlamentuko lehen Lehendakariordeak emanen dio hasiera. Mahai-inguruaren moderatzailea Fernando Rey izanen da.