Ingurumeneko Departamentua premiatzen da Nafarroako estepa-hegaztiak berreskuratu eta kontserbatzeko planean taxuturiko neurriek adostasuna izan dezaten
Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko irailaren 22an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako estepa-hegaztiak berreskuratu eta kontserbatzeko planean taxuturiko neurriek adostasuna izan dezaten; eta, horrenbestez, toki entitateen, interes taldeen eta ukitutakoen borondatezko parte-hartzetik proposa daitezen. Adostasun hori lortze aldera, ezinbestekoa da, horrenbestez, ukitutako entitateekin negoziazio fase bat irekitzea.
2.- Foru Exekutiboa premiatzen da “Nafarroako agroestepak” izeneko babes bereziko eremuak ukitzen dituen guztientzat konpentsazio formulak ezar daitezen, bai eta prozedurak eta haien eskura jarri beharreko baliabideak ere.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da (I-Ek ez du bilkuran parte hartu).