Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Martxoak 9

Iran edo Saudi Arabia bezalako herrialdeetan emakumeen eskubideak aldezten dituztenen egoerari buruzko adierazpen instituzionala

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2020ko martxoaren 9an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, Iran edo Saudi Arabia bezalako herrialdeetan emakumeen eskubideak aldezten dituztenen egoerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela Espainiako Gobernuari eskatzea Irango agintariekin dituen harremanetan ondokoak eska diezazkien:

- berehala eta baldintzarik gabe aske utz ditzaten Nasrin Sotoudeh, Yasaman Aryani, Monireh Arabshahi, Mojgan Keshavarz, eta emakumeen eskubideak modu baketsuan aldezteagatik espetxeratutako gainerako pertsonak. Haien zigorrak baliogabetu eta haien aurkako kargu guztiak erretiratu beharko lituzkete.

- beloaren derrigorrezko erabilerari buruzko legeria diskriminatzailea indargabetu dezaten eta emakumeen eskubideak aldezten dituztenen lana kriminalizatzeari utz diezaioten.

2. Era berean, Saudi Arabiari dagokionez, Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela Espainiako Gobernuari eskabidea egitea, saudiarabiar agintariekin dituen harremanetan ondokoak eska diezazkien:

- Saudi Arabian emakumeen eskubideen alde lan egiten duten aktibisten aurkako kargu guztiak erretira ditzaten.

- berehala eta baldintzarik gabe aske utz ditzaten atxilotuta dirautenak, kontzientzia presoak baitira, atxilotuak izan direnak beren adierazpen-, bilera- eta elkartze-eskubideak modu baketsuan egikaritze hutsagatik.

- atxilotutako pertsona guztiei legelari-laguntza eman diezaieten eta espetxeetan begirale independenteak egotea ahalbidetu dezaten, tortura eta bestelako tratu txarren salaketak, polizia-gehiegikeriak barne, ikertzeko".