Iruzur Fiskalaren aurkako neurriei buruzko legea alda dezan Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena onetsi da
Behatoki baten sorrera eskatzen da ikuskaritza eta kontrola indartzeko, Foru Ogasuneko iruzurra arindu dadin neurriak aztertuz eta proposatuz
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Iruzur fiskalaren aurkako neurriei buruzko apirilaren 17ko 14/2013 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proiektua igor dezan Legebiltzar honetara, sei hilabeteko epean igorri ere. Proiektuan, “Nafarroan 2006tik 2016ra bitarteko iruzur fiskalaren diagnostikoa eta ezkutuko ekonomiaren balioespena egiten duen azterlana” izenekoan jasotako gomendioei jarraikiz, Iruzur fiskalaren Behatokia eratzea jasoko da, eta hori ez da Iruzurraren eta Ezkutuko Ekonomiaren Kontra Borrokatzeko Batzordea mantentzeko eragozpen izanen; hartara, horren eginkizunak birdefinituko dira eta are Behatokiaren baitan sartuko da batzorde gisa”.
Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Gobernuaren helburu lehenetsi gisa iruzur fiskala eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borroka ezartzea defendatzen du, “orokortasun, berdintasun eta justiziako zerga-printzipioak bete daitezen. Horretarako, Iruzur Fiskalaren Behatokia sortzea proposatzen da, “egindako jarduketak aztertzeko, planei eta programei buruzko informazioa jasotzeko, eta neurrien jarraipena egiteko”.
2016an sortutako Iruzurraren eta Ezkutuko Ekonomiaren Kontra Borrokatzeko Batzordeak NUPeko ikertzaile-talde bati azterlan bat eskatu zion, eta horren harira, ikuskaritza eta egiaztatze zereginetara dedikatutako langile kopurua handitzea eskatzen da, Behatokiara funtzionaltasuna indartzeko.
-
Mozioa (23. NPAO, 2019-10-11koa)