Iruzur Fiskalaren aurkako neurriei buruzko legea alda dezan Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena
Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko urriaren 17an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Iruzur fiskalaren aurkako neurriei buruzko apirilaren 17ko 14/2013 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proiektua igor dezan Legebiltzar honetara, sei hilabeteko epean igorri ere. Proiektuan, “Nafarroan 2006tik 2016ra bitarteko iruzur fiskalaren diagnostikoa eta ezkutuko ekonomiaren balioespena egiten duen azterlana” izenekoan jasotako gomendioei jarraikiz, Iruzur fiskalaren Behatokia eratzea jasoko da, eta hori ez da Iruzurraren eta Ezkutuko Ekonomiaren Kontra Borrokatzeko Batzordea mantentzeko eragozpen izanen; hartara, horren eginkizunak birdefinituko dira eta are Behatokiaren baitan sartuko da batzorde gisa.
EH Bildu talde parlamentariak aurkeztua.
Aho batez onetsi da.