Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 1

Iruñeko Udalak ETAren lau biktima omentzeko antolatu duen ekitaldian izan da Unai Hualde Parlamentuaren ordezkari gisa

2016ko ekainaren 2an Legebiltzarrean onartutako ebazpenak jasotakoa betez, lau oroitzapen-plaka jarri dira atentatuak gertatu ziren tokietan

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, Iruñeko Udalak Joaquin Imaz, Carlos Sanz, Alfredo Aguirre eta Francisco Miguel ETAren biktimak oroitzeko antolatu duen omenaldian izan da gaur. 2016ko ekainaren 2an Foru Parlamentuak onartutako ebazpenak jasotzen zuena betetzeko ekitaldia izan da.

 

Ekitaldian Javier Esparza (Navarra Suma), Ramón Alzórriz (PSN), Uxue Barkos (Geroa Bai), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) ere izan dira. Atentatuak izan ziren tokietan lau plaka jarri dituzte, lore eskaintza egin dute eta minutu bateko isilunea egin dute. Martxoan eta apirilean plaka gehiago jarriko dituzte.