Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Azaroak 11

Izapidetzeko onetsi da zenbait foru legeren garapena Foru Berriari egokitzeko Ponentzia bat eratzeko eskaera

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak aho batez onetsi dute gaur zenbait foru legeren garapena Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioari edo Foru Berriari egokitzeko Ponentzia bat eratzeko eskaera izapidetzea.

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu e I-Ek sinatu dute ekimena, eta urtebeteko epea ezarri dute, luzatzeko aukerarekin.

 

Ponentziaren sorrerari buruzko erabakia Foru Araubideko Batzordeak hartuko du, eta eragile juridikoen, ikertzaileen, arlo juridikoko profesionalen elkargoen eta gizarte-eragileen sareetan inplikatutako erakundeen ekarpenak biltzea aurreikusten du.

 

Lana amaitzeko, lege bakoitzarekin txosten bat egingo da, eta bertan gehiengoak onetsitako proposamenak eta ondorioak jasoko dira. Azken irizpena Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Batzordeari helaraziko zaie.

 

Xedatzen denaren arabera, Foru Gobernuak urtebeteko epea izango du, jasotzen duenetik, ponentziaren xede diren legeen testu artikulatuen proiektuak Parlamentura bidaltzeko, betiere onartutako ondorioen arabera.