Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Azaroak 15

Jaiotze-tasaren jaitsiera eta horrek erronka demografikoan duen eragina aztertzeko ponentzia bat sortzeko proposamena baztertu da

Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordeak baztertu egin du gaur, UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta PPNren eta Voxen aldekoekin, Jaiotze-tasaren jaitsiera eta horrek erronka demografikoan duen eragina aztertzeko ponentzia bat sortzeko proposamena.

 

PPN talde parlamentarioak sustatu duen proposamenak jaiotza-tasaren bilakaeraren azterketa sakona egiteko beharra aipatzen zuen, hazkunde begetatiboa belaunaldien ordezkapena bermatuko duen  mailan kokatzera bideratutako irtenbideak aurkitzeko asmoz. Gaur egun batez bestekoa 2,1 seme-alaba dira emakume bakoitzeko, Nafarroako errealitatea baino 0,72 gehiago.

 

Horri dagokionez, adierazten zen Foru Erkidegoan jaiotzen kopurua % 30 jaitsi dela azken hamarkadan (2.000 jaiotza gutxiago), emakumeek seme-alaba gutxiago dituztelako eta adin aurreratuagoetan dituztelako (35-39, 40-44 urte). Horrek, besteak beste, biztanleriaren zahartzean eragiten du. Hori dela eta, "kausa anitzeko" arazo hau ikuspegi “transbertsal” batetik aztertzea proposatzen zen.

 

Arantza Birrun (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Marta Álvarez, Leticia San Martín, Félix Zapatero, Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN), Ainhoa Unzu, Ibai Crespo (PSN), Irati Jiménez, Adolfo Araiz (EH Bildu), Blanca Regúlez, Pablo Azcona (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN), Miguel Garrido (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (Vox).