Javier Arza eta Irati Jiménez izanen dira Osasun Batzordeko eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeko lehendakariordeak
Javier Arza (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioa) eta Irati Jiménez (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioa) hautatu dituzte, hurrenez hurren, Osasun Batzordeko eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeko lehendakariorde.
Honako hau izan da txartelen bidezko bozketa isilpekoaren emaitza: Javier Arzak aldeko 6 boto eta 4 boto zuri, eta Irati Jiménezek aldeko 8 boto eta 6 boto zuri. Bi horiek izan dira hautagai bakarrak.
Mario Fabok, Isabel Olavek eta Ohian Mendok karguaren jabetza hartu ondoren izandako aldaketen ondorioz aldatu da bi batzorde horietako Mahaien osaera; izan ere, María Jesús Valdemorosek, Iñaki Iriartek eta Xebe Txoperenak karguari uko egin diote.
Zehazki, Javier Arza Irati Jiménezen ordez izanen da Osasun Batzordeko lehendakariorde, eta Irati Jiménez, berriz, Xebe Txoperenaren ordez izanen da Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeko lehendakariorde.
Isabel Aranburu lehendakariak eta Kevin Lucero idazkariak osatuko dute Osasun Batzordeko Mahaia, eta María Solana lehendakariak eta Miguel Garrido idazkariak, berriz, Industriakoa.
Osasun Batzordearen bilkuran honako hauek parte hartu dute: Raquel Garbayo, Pedro González, Isabel Olave, Leticia San Martín (UPN), Ibai Crespo, Maite Esporrín (PSN), Txomin González (EH Bildu), Blanca Regúlez (Geroa Bai), Irene Royo (PPN) eta Daniel López (Contigo-Zurekin). Vox ez da bilkurara joan.
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordearen bilkuran, berriz, honako hauek: Miguel Bujanda, Ángel Ansa, Ana Elizalde, Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN), Javier Lecumberri, Ainhoa Unzu, Carlos Mena (PSN), Oihan Mendo, Irati Jiménez (EH Bildu), Mikel Asiain (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN) eta Emilio Jiménez (Vox).