Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Abuztuak 23

Jorge Aguirrek, Mª Virginia Magdalenok eta Blanca Regúlezek Foru Parlamentari kargua hartuko dute datorren astelehenean

Kontseilari izendatu berri dituzten Gimeno, Ciriza eta Ayerdi ordezkatuko dituzte

Datorren astelehenean, abuztuak 26, Jorge Aguirrek, Mª Virginia Magdalenok eta Blanca Regúlezek Foru Parlamentari kargua hartuko dute. Jorge Aguirrek eta Mª Virginia Magdalenok Carlos Gimeno eta Bernardo Ciriza ordezkatuko dituzte, Hezkuntza kontseilari eta Lurralde Kohesiorako kontseilari izendatu berriak, hurrenez hurren. Blanca Regúlez Manu Ayerdiren ordez sartuko da Parlamentuan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari izendatua izan baita.

 

Ekitaldia Nafarroako Parlamentuaren egoitzako Erakunde Aretoan ospatuko da 12:00ean, non parlamentari berriek Ganberako Mahaiko kideen aurrean kargua hartuko duten. Foru parlamentari karguaren eskubide eta pribilegioak osotasunean bereganatzeko arauzko ezinbesteko baldintza da kargua Mahaiko kideen aurrean hartzea.

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura egin zuen pasa den ostegunean Carlos Gimenoren, Bernardo Cirizaren eta Manu Ayerdiren idazkiak izapidetzeko, foru parlamentari karguari uko eginez, eta Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioetako eledunek aurkeztutako idazkiak izepidetzeko, foru parlamentari berrien aktak lortzeko Hauteskunde Batzordean egin beharreko izepidetzeak egin zitezen.