Juan José Solozábalek ‘Erreferendumari buruzko argiak eta ilunak’ hitzaldia eskainiko du ostegun honetan Parlamentuan
Nafarroako Unibertsitateak antolatzen duen Parlamentu zuzenbideko ikasketen ekimenaren barruan, Konstituzio Zuzenbidean adituek Quebec eta Eskoziako erreferendum esperientziak aztertuko dituzte
Juan José Solozábal Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Konstituzio Zuzenbideko katedradunak Erreferendumari buruzko hausnarketak. Argiak eta ilunak hitzaldia eskainiko du ostegun honetan Parlamentuan, Parlamentu zuzenbideko ikasketen ekimenaren barruan.
Hitzaldiaren ondoren, mahai-inguru bat burutuko da (17:45) Quebeceko eta Eskoziako esperientzien inguruan, eta bertan parte hartuko dute Alejandro Torres NUPeko Konstituzio Zuzenbideko katedradunak, Alberto López EHUko Konstituzio Zuzenbideko katedradunak eta Josep María Castellà UBko Konstituzio Zuzenbideko katedradunak. Moderatzailea Fernando Simón izanen da, Nafarroako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasle titularra.
Jardunaldiaren irekiera Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariaren esku egonen da, eta 16:15ean izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan.
Archivos adjuntos