Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Ekainak 13

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari buruzko 2/2006 Legea aldatzen duen Foru Legea onetsi dute

Organo aholku-emailearen osaera 28 kidetik 30era handitzen da, hartara Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren alorra hartzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari buruzko 2/2006 Legea aldatzen duen Legea onetsi du gaur.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako legearen xedea da organo horren osaera Nafarroako gizartearen “errealitate berri eta sendoetara” egokitzea, hartara Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren alorra hartzeko.

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilua apirilaren 4ko 8/1995 Foru Legearen bidez sortu zen, gizarte, ekonomia eta lan arloan organo aholku-emaile izateko Foru Komunitateko administrazioarentzat. Kontseilua Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren menpe dago organikoki. Hogeita zortzi kide ditu, lehendakaria barne, eta zazpiko lau taldetan banatuta daude.

Lehendabiziko hiruek administrazioaren, sindikatuen eta enpresa erakundeen ordezkariak hartzen ditu, laugarrenak ordea gizarte ekonomiaren alorraren ordezkariak hartzen ditu, beste bik nekazari eta abeltzainenak, batek kontsumitzaile eta erabiltzaileenak, beste batek erakunde ekologistenak eta azkenekoa NUPek izendatutako du.

Legeak bosgarren talde bat sortzen du, Foru Komunitatearen Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren alorreko bi kide izango dituena; era horretan Ekonomia eta Gizarte Kontseilua hogeita zortzi kidetik hogeita hamarrera handituko da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 21. zk., 2013-02-25ekoa)