Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 14
Kontuen Ganberak sustatutako ‘Orduko aditzaileak, oraingo auditoreak. Zazpi mendez Nafarroako diru publikoaren kontrola eginez’ erakusketa inauguratuko da astearte honetan
Nafarroako Parlamentuak Orduko aditzaileak, oraingo auditoreak. Zazpi mendez Nafarroako diru publikoaren kontrola eginez erakusketa inauguratuko du astearte honetan, ekainak 15. Kontuen Ganberak antolatutako bilduma bat da, César Oroz marrazkilariaren komiki batetik sortua, zeinak umorea erabiliz, erakundearen historia, egungo errealitatea eta Iruñeko eraikin zibil zaharrenari buruzko informazioa eskaintzen baitu.
Erakusketa 11:30etan inauguratuko da Legebiltzarraren egoitzaren atalondoan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak parte hartuko du. Asun Olaechea, Kontuen Ganberako lehendakarik, Fermín Erbiti Ganberako kazetariak eta César Oroz marrazkilariak eta erakusketaren diseinatzaileak ere parte hartuko dute ekitaldian.