Korrikan ETAko terroristen aurpegiak erakusteari buruzko bi adierazpen instituzional errefusatu dituzte
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gogor gaitzesten duen Korrikan ETA banda terroristako hiltzaileen aurpegiak zeramatzaten kartelak erakustea. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PSN, PPN eta Voxek aldeko botoa eman dute; EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu egin dira.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Gogor gaitzestea Korrikan ETA banda terroristako hiltzaileen aurpegiak zeramatzaten kartelak erakustea.
2.- Antolatzaileei exijitzea euskararen aldeko lasterketa bat biktimak eta gizarte osoa –ETAk eragindako terrorea pairatu zuena– umiliatzeko erabiltzeari uzteko.
3.- Nafarroaren errealitate instituzionalari eta sinboloei errespetua exijitzea.
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Korrikaren antolatzaileei exijitzen baitie ETAren biktimei barkamena eskatu eta elkartasuna adieraz diezaieten. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PPN eta Voxek aldeko botoa eman dute; PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu egin dira.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1- Nafarroako Parlamentuak Korrikaren antolatzaileei exijitzen die ETAren biktimei barkamena eskatu eta elkartasuna adieraz diezaieten.
2- Nafarroako Parlamentuak “Korrika 2024” finantzatzeko emandako dirua itzultzeko exijituko du.
3- Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die ETAren biktima guztiei, eta bereziki karteletan haien senideen hiltzaileen irudiak ikusi behar izan zituzten biktima guztiei.