Kultura Batzordeak bisita egin du Cascantum Zentro Arkeologikora eta Piecordero I aztarnategira
Kultura, Kirol eta Gazteriako Batzordeak bisita egin du gaur Cascantum Zentro Arkeologikora eta Piecordero I aztarnategira, Cascanten, UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeek eskatuta.
Batzordeko kide hauek izan dira bisitan Félix Zapatero (UPN), Ibai Crespo (PSN), Oihan Mendo (EH-Bildu), Irene Royo (PP) eta Daniel López (Contigo Zurekin).
Nafarroako Parlamentuko ordezkariei harrera egin diete Cascanteko alkate Alberto Añónek, Kulturako zinegotzi Almudena Miramónek eta zinegotzi Carlos Piñeirok.
Cascanteko Arkeologia Proiektuaren ikerketako eta kudeaketako taldeko kide hauek ere hartu dute parte: Marta Gómara, arkeologoa eta kultur kudeatzailea, Ángel Santos, arkeologoa eta dokumentazioko espezialista, Óscar Bonilla, arkeologoa eta hezkuntzako espezialista, eta Miriam Pérez, zaharberritzailea eta ondarea digitalizatzeko aditua.
Bisita proposatu dutenek adierazi dutenez, ekimenak xedetzat izan du Cascanteko Arkeologia Proiektua ezagutzea berorren 20. urteurrenean.
Cascanteko Arkeologia Proiektuko ikerketako eta kudeaketako taldeak begiratuta egin dute bisita Kultura batzordeko kideek Cascantum Arkeologia Zentroan eta Piecordero I aztarnategiko indusketetan zehar eta, egin bitartean azaldu denaren arabera, Amigos de Cascante Vicus Kultur Elkarteak egin duen lanari esker forma eman ahal izan zaio garai batean arkeologia komunitarioko eta zientzia herritarreko proiektu bat baino ez zenari.
Cascanteko Udalak eta beste erakunde batzuek emandako babesari esker, ikertzen bi hamarkada eman ostean, Cascantek zentro arkeologiko kontsolidatua du, barnean hartuta erromatar villa, non 2008. urtetik egin diren indusketak.
Behin bisita amaitu ondoren, UPN, PSN, EH Bildu, PPN eta Contigo-Zurekin taldeetako eledunek informazioa bildu dute, etorkizunean ekimenak abian jartzeko, hala badagokio.