Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 17

Kultura Departamentua premiatzen da Nafarroako turismoaren webgunea berritu dezan

Sektorearentzako funtsezko tresna den aldetik, premia estrategiko gisa planteatzen da, Foru Komunitatea aisialdirako eta esperientzia profesionalentzako destino gisa sustatzen laguntzeko

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen eta PPNren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta Voxen aurkakoarekin. Horren bidez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da “Nafarroako turismoaren webgunea berritu dezan”.

 

Zioen azalpenean, PSN TPak sustatutako ebazpenak Departamentuaren turismo-webgunea "modernizatzeko eta eguneratzeko" beharra azpimarratzen du, "teknologia- eta komunikazio-formatu berriez baliatuta, turismo-merkatu gero eta digitalizatuago, lehiakorrago eta globalago baten exijentzietara egokitzeko”. Era berean, Nafarroako turismo-sektoreko eragileekiko komunikazioa hobetuko luke eta haien zerbitzuekin hobeto koordinatzeko aukera emango luke.

 

Ildo horretan, “premia estrategikoari” buruz hitz egiten da, turismo-sektorearen garapenerako, merkatuan kokatzeko eta foru erkidegoaren ekonomia bultzatzeko, sektorea eredu jasangarri, irisgarri eta digital baterako eraldaketan.