Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Azaroak 11

Kultura eta Kiroleko batzordeak Nafarroako Errege Artxibo Nagusia bisitatu du

Dokumentazio ondarea berreskuratzeko lanak, kontsulta publikoak eta etorkizuneko beharrak eta proiektuak ezagutzeko

Kultura eta kiroleko batzordeak Nafarroako Errege Artxibo Nagusia bisitatu du gaur, Geroa Bai talde parlamentarioak eskatuta.

 

Batzordeko kide hauek bertaratu dira: Isabel Olave, Iñaki Iriarte, Alberto Bonilla (Navarra Suma), Carlos Mena (PSN), Ana Ansa (Geroa Bai) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu).

 

Félix Segura Urra Artxiboko zuzendariak eta Joaquim Llansó Artxibo eta Ondare Dokumental Zerbitzuko zuzendariak egin diete harrera Nafarroako Parlamentuko ordezkariei.

 

Ana Ansak azaldu duenez, bisitaren helburua izan da “2019. urtean 26.597 bisita izan zituen Artxibo Nagusiaren eraikina ezagutzea, bertan burutzen den jarduera ezagutzea eta etorkizuneko proiektuen berri izatea”.

 

Jarraian, Parlamentuaren ordezkaritzak eraikina ezagutu du (2003an inauguratua eta 2004tik okupatua), eta publikoari irekita dagoen zatia ikusi du (kontsulta-aretoa, irakurketa-aretoa eta erakusketa-aretoa), baita jendeari arreta ematen zaion lekua ere, zeinak aurreko hilabetetik publikoaren arreta ordutegia zabaldu duen.  

 

Sarrera mugatuko eremuan, parlamentariak dokumentu-gordailuan eta katalogazio, zaharberritze eta digitalizazioko tailer teknikoetan sartu dira, non dokumentu-ondarea berreskuratzeko lanak egiten diren.