Lanaldien eta ordutegien arrazionalizazio-politikak aztertzeko ponentzia bat sortzeko proposamena baztertu da
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordeak atzera bota du gaur UPNren, PSNren, PPNren eta Voxen aurkako botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen aldekoekin, lanaldien eta ordutegien arrazionalizazio-politikak bultzatzeko denboraren erabilerak aztertzeko ponentzia bat sortzeko proposamena.
EH Bildu eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek sustatu duten proposamenak lanaren antolaketan parametro berriak sartzeko beharra aipatzen zuen, aldaketa ekonomikoek, sozialek, teknologikoek eta ingurumenekoek zereginen gauzatzean duten eragina aprobetxatuz, enpleguaren eta bizitza familiarraren uztartzea hobetzeko.
Horri dagokionez, Europako hainbat tokitan egiten ari diren proba pilotuen (astean 32 orduko lanaldiak, produktibitatea murriztu gabe) emaitzen berri ematen zen, gizartearen "kezkekin" bat etorriz, eztabaida honi modu natural batean ekitea proposatzeko.
Proposamena egin dutenek, amaitzeko, gai horren inguruan datu zehatzekin eztabaidatzearen alde egiten zuten, Foru Komunitateko eragile politiko, ekonomiko eta sozialekin batera, "produkzio-sarearen beharrak" eta "familia- eta aisialdi-mailan kalitatezko bizitza" lortzeko bidezko asmoak bateragarri egiten saiatzeko.
Yolanda Ibáñez (UPN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Raquel Garbayo, Leticia San Martín, Marta Álvarez (UPN), Ainhoa Unzu, Olga Chueca, Arantza Biurrun (PSN), Arantxa Izurdiaga, Javier Arza (EH Bildu), Isabel Aranburu, Itxaso Soto (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN), Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox).