Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Apirilak 30

Larrialdi zerbitzua San Adrianera eramatearen aurka dagoela jakinarazi dio Andosillako alkateak Parlamentuko Lehendakariari

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Andosillako alkate José Manuel Terés hartu du gaur bere bulego ofizialean, Blanca Alcalde Osasun zinegotziarekin batera.

 

Bilkuran, José Manuel Terések Lehendakariari adierazi dio Andosillako Udala ez dagoela ados larrialdi-zerbitzua San Adrianera eramateko asmoarekin, Osasun kontseilariak joan den martxoaren 20an herrira egindako bisita baten harira aurreratu zion bezala.

 

"San Adriango Oinarrizko Osasun Eremuak Landa Larrialdietako bi zerbitzu ditu gaur egun, bata Andosillan (3.000 biztanle inguru), Carcar (1.150) ere hartzen duena, eta bestea San Adrianen (6.440), Azagraz (3.740 biztanle) arduratzen dena. Kontseilariak planteatzen duen berregituraketa bi zerbitzuak San Adrianen bateratzea da. Barcinaren eta Barkosen gobernuak saiatu ziren hori egiten, baina, arrazoi batzuengatik edo besteengatik, ez zen gauzatu. Herritarren babesa dugu; izan ere, 1.714 sinadura bildu ditugu (237 Carcarri dagozkio), eta presidenteari eman dizkiogu".

 

Unai Hualdek emandako dokumentazioa talde parlamentarioei helarazteko konpromisoa hartu du. Halaber, Osasun Batzordearen lan-saio batean parte hartzeko aukera eskaini die, bere proposamenak talde parlamentarioei zuzenean azaldu ahal izateko.