Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Ekainak 17

Las Cartas de Amaiur-Amaiurko Gutunak facsimilea aurkeztuko da ostiral honetan Nafarroako Parlamentuan

Las Cartas de Amaiur-Amaiurko Gutunak facsimilea aurkeztuko da ostiral honetan, hilak 18, Nafarroako Parlamentuan. Nafarroaren historiarekin zerikusia duten lanetan espezializatua den Mintzoa argitaletxearen lan bat da, Amaiurko gazteluko alkaidekaren eta Jaime Vélaz de Medrano kapitain nafarraren arteko gutunetan oinarrituta.

 

Ekitaldia 18:00etan izanen da Osoko Bilkuren aretoan eta bertan parte hartuko dute Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Aritz Otazu Mintzoa argitaletxeko zuzendariak, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari Juantxo Aguirrek eta Amaiurko alkate Isabel Alemanek.