Legebiltzarrak arbuiatu du Korrikan zigortutako ETAkideen argazkiak erakustea, gizarte osoarentzat umiliazio onartezina delako
Ganberak gaitzetsi egin du "edozein sektore edo erakunde politikok Nafarroako ondare kultural kolektiboa" den euskararen "jabetzea eta manipulatzea"
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, PSNren, PPNren eta Voxen aldeko botoekin eta EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak “arbuiatzen baitu Korrikaren ospakizunean partikularrek behin eta berriro agertzea zigortutako ETAkideen argazkiak. Izan ere, gertaera hori, haien zuzeneko biktimentzat umiliazioa izateaz gain, indarkeria terrorista pairatu zuen nafar gizarte osoarentzat umiliazio onartezina ere bada”.
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean adierazten duenez, Ganberak “euskara Nafarroaren kultur ondare kolektibo gisa deklaratzen du eta edozein sektore edo erakunde politikoren jabetze- edo manipulazio-ahalegin oro arbuiatzen du”.
Hirugarren puntu bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundearekin lan egin dezan azken horrek portaera horiek desagerrarazteko konpromisoa hartze aldera eta laguntzak konpromiso horren baldintzapean eman ditzan. Halaber, konpromisorik lortu ezean, Parlamentuak bere babesa erretiratuko dio Korrikari”. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Contigo-Zurekinek aurkako botoa eman dute eta UPNk, PPNk eta Voxek, berriz, aldekoa.
Behin betiko testua UPNk aurkeztutako eta Voxek, ekimenaren titularrak, onartutako ordezkapen zuzenketa baten emaitza da.
Zioen azalpenean, Vox foru parlamentarien elkarteak sustatutako mozioak Korrikak “Nafarroaren errealitatea errespetatzen ez duela” eta “euskal hizkuntza politizatzen duela” salatzen du, baita “ETAko presoen aldeko erreibindikazioak egiten direla”, eta horregatik, Korrika diru publikoaren bidez ez finantzatzeko deia egiten zuen.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (3. NPAO, 2024-01-12koa)
Archivos adjuntos