Lehendakaria UNEDen 2015/16 ikasturtearen hasiera ofizialeko ekitaldian egon da
Victor Martinez irakasleak inaugurazioko hitzaldia eman du, "Kimikaren beste historia" izenburua zuena
Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznarez, lehendakariorde nagusia, Unai Hualde, eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta PSN parlamentu-taldeetako parlamentariak UNEDen 2015/16 ikasturteari hasiera emateko hotsandiko ekitaldira bertaratu dira.
Zeremonia areto nagusian egin da eta ikastetxeko zuzendariak, Jose Luis Martin Nogalesek, gidatu du. Bertan, Foru Komunitateko autoritate nagusienak egon dira, bai eta komunitate unibertsitarioko hainbat kide eta erakunde ekonomiko eta sozialen ordezkariak ere.
Inaugurazioko hitzaldia, Kimikaren beste historia izenburua zuena, Victor Martinez Merino irakasleak eman du.
Carmen Jusue Simonena, UNEDeko idazkari nagusia, izan da ekitaldiari hasiera eman diona (2014-15 ikasturtearen memoria irakurri du). Horrez gain, zuzendariak, Jose Luis Martin Nogalesek, ikasleen errektoreordeak, Maria Consuelo Velaz de Medranok, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak, Jose Luis Mendoza Peñak, parte hartu dute.
Ekitaldiko musika laguntza Vivace hari-koartetoak eskaini du. Gainera, UNEDen Iruñeko egoitzan ikasketak burutu dituztenei diploma bana banatu zaie.
Inaugurazio ekitaldian egon diren parlamentariak Consuelo Satrustegi (Geroa Bai), Miren Aranoa, Esther Korres (EH Bildu), Tere Saez, Fátima Andreo (Podemos-Ahal Dugu), Maria Chivite, Carlos Gimeno eta Ainhoa Unzu (PSN) izan dira.