Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Martxoak 29

Lehendakarien Galeria egunean jarri da Alberto Catalánen eta Ainhoa Aznárezen erretratuak gehituta

Nafarroako Parlamentuko Lehendakarien Galeria egunean jarri da Alberto Catalán (2011-2015) eta Ainhoa Aznárez (2015-2019) lehendakari ohien erretratuak gehituta. Hurrenez hurren VIII. eta IX. legegintzaldietan izan ziren Foru Legebiltzarraren buru.

 

Catalán gaur egun UPNko senataria da. Tomás Muñoz Asensio pintoreak (Iruña, 1964) egin dio erretratua. Ainhoa Aznárez, berriz, Podemos-Ahal Duguko parlamentaria da, eta haren erretratua Monika Aranda Castellanosen lana da (Iruña, 1976). Bi olio-pinturek neurri berberak dituzte, 81 x 100 cm, Lehendakarien Galerian dauden gainerako erretratuek bezala. Bakoitza 6.600 euro kostatu da, zergak barne.

 

Catalán eta Aznárezen erretratuak gehituta, dagoeneko lehendakari ohien hamar koadro daude ikusgai Erakunde Aretoan txertatutako galerian. Hauek dira karguan aurretik izandakoak: Víctor Manuel Arbeloa (1979-1983), Balbino Bados (1983-1987), Javier Gómara (1987-1991), Javier Otano (1991-1995), Lola Eguren (1995-1999), José Luis Castejón (1999-2003), Rafael Gurrea (2003-2007) eta Elena Torres (2007-2011).

 

Muñoz Asensiok Otanoren, Egurenen eta Torresen erretratuak ere egin zituen, eta oraingoa laugarren lana du Legebiltzarraren aurrekontuen kargura.

 

Lehendakarien Galeria Parlamentuko Mahaiaren 1996ko ekainaren 17ko Erabakiaren bitartez sortu zen, eta haren arauak urte bereko azaroaren 18an onetsi zituen Legebiltzarreko gobernu organoak berak.