Lurralde Kohesiorako Departamenturako 1.317.427,00 euroko kreditu-gehigarri bat emateko Foru Legea
Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko martxoaren 30ean
Parlamentuaren osoko bilkurak Lurralde Kohesiorako Departamenturako 1.317.427,00 euroko kreditu-gehigarri bat emateko Foru Legea onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin. Horietatik 1.224.927 euro Iruñerriko Mankomunitatean sortutako defizitari aurre egiteko erabiliko dira, eta 92.500,00 euro Petilla Aragoiko Udalari bertako “Los Bastanes” finkaren errentamendua esleitzeagatik dagokion dirua ordaintzeko.
Kreditu-gehigarri hau aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da eta zenbateko hauek izanen ditu: Iruñerriko garraio publikorako ekarpena partida (1.224.927 €) eta Petilla Aragoiko Udalerako Transferentzia partida (92.500 €).
1.317.427,00 euroko kreditu-gehigarri hau finantzatuko da 2023ko gastuen aurrekontuko Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona izeneko partidaren kargura.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautu behar dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Beraz, Aurrekontuan esleitutako kreditu nahikorik ez dagoenez, bidezkoa da legea onestea, kasu honetan irakurraldi bakarrean. Legea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Foru lege proiektua (41. NPAO, 2023-03-14koa)