Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 8
Maribel García Malo, Parlamentuko Bigarren Idazkari berria
UPNko parlamentariak 16 boto lortu ditu, Ainhoa Unzu hautagai sozialistak baino 11 gehiago, eta Oscar Arizcuren ordezkatuko du Parlamentuko Mahaian
Parlamentuko Osoko Bilkurak Maribel García Malo hautatu du gaur Ganberako Bigarren Idazkari gisa, Oscar Arizcurenek karguari uko egin ostean, nahiz eta Foru Parlamentario gisa jarraituko duen.
García Malok, UPN talde parlamentarioak proposatuta, 16 boto lortu ditu (bere taldekoenak eta PPNrenak), eta Ainhoa Unzuk, PSN talde parlamentarioak proposatutako hautagaiak 7 boto. 25 boto txuri zenbatu dira, Geroa Bai, Eh Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eri dagozkien botoekin bat datozenak.
Bozketa sekretua eta boto-txartelen bidezkoa izan da.