Mario Fabo Calero Foru Parlamentari karguaz jabetu da
UPN talde Parlamentarioari atxiki zaio, María Jesús Valdemorosek karguari uko egin baitio
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura egin du eguerdian, Mario Fabo Calero (UPN) Foru Parlamentari berria karguaz jabetu zedin, María Jesús Valdemorosek karguari uko egin ondoren.
Erakunde-aretoan egin den ekitaldian, Parlamentari berriak karguaren zina egin du Legebiltzarreko lehendakari Unai Hualderen, Lehen Lehendakariorde Ainhoa Unzuren, Bigarren Lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinen, Lehen Idazkari Yolanda Ibáñezen eta bigarren Idazkari Mikel Zabaletaren aurrean.
Fabok honako formula hau erabiliz karguaren zina egin du Parlamentuko lehendakariaren aitzinean:
“Zin egiten dut foru araubidea beti errespetatuko dudala, Konstituzioari eta legeei men egingo diedala eta Foru Parlamentari karguari dagozkion eginbeharrak zintzo beteko ditudala”.
Fabok, zeina 16. izan baitzen Nafarroako Parlamenturako 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan UPNk aurkeztutako zerrendan, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak bete ditu, eta, halatan, Foru Parlamentari karguan jardutetik heldu diren eskubide eta abantaila guztiak eskuratu ditu.
Santa Coloma de Gramaneten jaioa (1972) eta gaur egun UPNko Antolakuntza idazkari, Mario Fabo Martzillako alkatea izan da (2015-23).
Kargua hartzeko ekitaldian izan dira, besteak beste, Javier Esparza, Ángel Ansa, Ana Elizalde, Cristina López (UPN), Ramón Alzórriz, Maite Esporrín, Javier Lecumberri (PSN), Laura Aznal (EH Bildu), Pablo Azcona (Geroa Bai), Javier García, Irene Royo (PPN), Carlos Guzmán y Daniel López (Contigo-Zurekin).
Ekitaldiaren amaieran Unai Hualdek hitz egin du. Lehendakariak Mario Fabo zoriondu du eta “zorte ona” opa izan dio. “Parlamentuaren lehendakari bezala erakundearen izenean eta Mahaiaren izenean ongi etorria Mario etxe honetara, Nafarroako Parlamentura, eta zorionak. Parlamentariaren lana egiteko aukera izan behar duzulako. Nafarroaren gizon eta emakumeak ordezkatzeko lana, hain zuzen ere. Ziur nago aberasgarria izango dela zuretzat etapa berri hau”.