Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Abenduak 17

Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordea Iruñeko espetxera joan da bisitan

Espetxea barrutik ezagutzeko eta espetxe arloko osasungintzaren eskumena eskualdatzeko prozesuari buruzko informazioa jasotzeko

Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordea gaur arratsaldean bisitan joan da Iruñeko espetxera, bertako barrutia eta instalazioak ezagutzeko.

 

Batzordeko kide hauek joan dira: Jorge Esparza, José Suarez, Alberto Bonilla (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Jorge Esparza (PSN), Blanca Regúlez (Geroa Bai), Laura Aznal (EH Bildu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra). Enrique Soto Espetxeko zuzendaria izan da harrera egin diena eta bisitan zehar gidatu dituena.

 

Navarra Sumak eskatuta egin da bisita, 2012ko ekainaren 15etik funtzionatzen duen espetxe hori barrutik ezagutzeko eta berreziketa nahiz gizarteratze politiken garapenerako egokia dela egiaztatzeko.

 

Talde parlamentarietako ordezkariek, gainera, espetxe arloko osasungintzaren eskumena eskualdatzeko prozesuaren egoerari buruz informazioa eskatu dute, eta horrez gain, Nafarroako Gobernuak espetxearen eremuan ezarri nahi duen bulego judizialari buruz interesa agertu dute.

 

Iruñeko espetxeko instalazioek 75.530 metro karratuko azalera eraikia dute, eta 115,5 milioi euroko inbertsioa jaso zuten. Espetxean 504 ziega daude 10 egoitza-modulutan banatuta, eta 120 plaza osagarri, erregimen itxiko moduluaren, sarrera, irteera eta igarotzeen moduluaren eta erizaintzako moduluaren artean banatuta. Eraikuntza lanak 2009ko urtarrilean hasi ziren Santa Luziako muinoan.