Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Maiatzak 4

Migrazioa eta bizikidetzaren inguruan ikasleentzako saio bat ospatuko da bihar Parlamentuan

Nafarroako sei ikastetxetako DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte hartuko dute Alboan GKE-ak antolatutako topaketan

Nafarroako Parlamentuak bihar, maiatzak 5, ikasleen Osoko Bilkura bat ospatuko du (11:00etan Osoko Bilkuren Aretoan), eta Foru Komunitateko sei ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute.

 

Saioari Ganberako Lehendakariak, Unai Hualdek emango dio hasiera eta jarraian, Alboanen ordezkari Ani Urretavizcayak Más allá de las fronteras – Mugetatik Haratago topaketa aurkeztuko du.

 

Ikasleek migrazio-babesleku, harrera-elkarbizitza gaiaren inguruan ikastetxe bakoitzak burututako lanak aurkeztuko dituzte. Jarraian, parlamentarien hitzartze txanda irekiko da, eta amaitzeko, ikasleek manifestua irakurriko dute.

 

Parte hartuko duten ikastetxeak hurrengoak dira: San Ignacio Ikastetxea, Carlos III Eskola Teknikoa, Jesusen Alabak Ikastetxea, Jesuitinas, Navarro Villoslada BHI eta Sagrado Corazón ikastetxea.