Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Azaroak 12

Minutu bateko isilunea genero indarkeriaren azkeneko biktimaren omenez

Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktima oroitu dute modu honetan, Gironako Lloret de Mar herrian ustez bikotekideak astelehenean eraildako 49 urteko emakumea izan da azkena.

 

Biktimaren senitartekoei elkartasuna adierazi die Legebiltzarrak, izan ere, pandemiagatik ezarritako neurriak direla eta, ezin izan dira ohikoak diren elkarretaratzeak egin Legebiltzarraren atarian.

 

Gironan eraildako emakumearekin 40 dira aurten indarkeria matxista dela eta erail dituzten emakumeak.