Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Urtarrilak 28
Minutu bateko isilunea genero indarkeriaren azkeneko biktimaren omenez
Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktima oroitu dute modu honetan, Madrilen ustez bikotekideak urtarrilaren 17an eraildako 82 urteko emakumea izan da azkena.
Biktimaren senitartekoei elkartasuna adierazi die Legebiltzarrak, izan ere, pandemiagatik ezarritako neurriak direla eta, ezin izan dira ohikoak diren elkarretaratzeak egin Legebiltzarraren atarian.