Noiz argitaratua Osteguna, 2016.eko Urtarrilak 21

Minutu bateko isilunea María Victoria Arraizaren oroimenez

Haren heriotzaren lehen urteurrenean, foru legebiltzarrak osoko bilkura hasi du parlamentari sozialista izandakoa hunkipenez oroituz

Urtarrilaren 17an María Victoria Arraizaren heriotzaren lehen urteurrena izan zela eta, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznárez Igarzak haren oroimenezko minutu bateko isilunea eskatzen hasi du osoko bilkura. Haren senitarteko, lagun eta adiskideei "estimua helarazi nahi izan diegu erakunde osoaren izenean".


Hori baino lehenago, María Chivitek eskerrak eman nahi izan ditu bere taldeko (PSN parlamentu-taldea) kide ohiaren inguruan erakutsitako estimu-agerkariengatik, eta haren figura glosatu du, "oraindik ere geureganatzea kosta zaigun" galera hartatik abiatuta. "Oraindik ere kosta zaigu zuri buruz, María Victoria, iraganean hitz egitea, eta zure burua lotzen jarraitzen dugu gaur egun legebiltzar honetan lantzeko dauzkagun gai ugarirekin. Gaur eta beti, zure presentziak betetzen eta hunkitzen gaitu".