Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Martxoak 4

Minutu bateko isilunea Nafarroako Parlamentuan genero-indarkeriaren azken biktimaren eta lan-istripuan hildako langilearen omenez

Lehendakariak Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die senideei

Minutu bateko isilunearekin hasi da gaur Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura, asteartean Torrejón de Ardozen (Madril) indarkeria matxistagatik eraildako emakumea eta aurreko astean Soraurenen lan-istripuan zendutako langilea oroitzeko.

 

María del Carmen M.V.-rekin lau dira aurten indarkeria matxista dela eta eraildako emakumeak eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.082. biktima.

 

Soraurenen jazotako lan-istripuan José Alfonso Loyola Carrera, Atarrabiako 53 urteko bizilaguna zendu zen. 2020 urtean 11 pertsona hil ziren Nafarroan lan-istripuan.