Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Otsailak 25

Minutu bateko isilunea, VI. Legegintzaldian (2003-07) Parlamentuko lehendakari izandako Rafael Gurrearen omenez

Unai Hualdek "erakundearen eta ordezkatzen duen gizartearen elkartasuna eta aitortza" helarazi ditu, esparru politikotik zerbitzu publikoa emateko izan duen bokazioagatik

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak minutu bateko isilunearekin oroitu du gaur Rafael Gurrea Induráin, VI. Legegintzaldian (2003-07) Parlamentuko lehendakari, Foru Parlamentuaren Legegintzaldian (1979-83) lehendakariorde eta 1979tik 2007ra foru parlamentari izandakoa.

 

“Presidente izan zen erakundearen eta ordezkatzen duen gizartearen izenean”, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak Rafael Gurreak UCDko eta UPNko kargu publiko gisa egindako ekarpen politikoa goraipatu du, eta "Ganberaren dolumina eta elkartasuna” helarazi die haren senide eta hurbilekoei.

 

2008ko otsailaren 11n Parlamentuko Mahaiaren erabakiz, Rafael Gurreak Nafarroako Parlamentuaren domina jaso zuen, eta saria emateko ekitaldia urte horretako otsailaren 19an egin zen.

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak, Rafael Gurrea Indurain zendu zela jakin zutenean, haren emazteari eta seme-alabei, anaia-arrebei eta gainontzeko familiartekoei bere dolumina eta maitasuna adierazi eta helaraztea erabaki zuten.