Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Otsailak 10

Minutu bateko isilunearekin hasi da Osoko Bilkura, genero indarkeriaren azkeneko biktimaren omenez

3 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.129. biktima da honakoa

Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktima oroitu dute modu honetan, Murtzian eraildako 17 urteko neska izan da azkena.

 

3 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.129. biktima da honakoa.